XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), esate baterako: bele, sorbeltz, belatxinga, beltxa, belatxa, beltxijoi, beltzurda, beltzurra, zapelatza, kaxkabeltxa, hegabeltxa, buztanbeltxa, ...

Leku izenetan eta jende deituretan, J. M. Lekuonak gogorarazi dizkidan herri kanta hauek erakusten duten bezala:

Arboletan den ederrena da
Oihan beltzian pagua
.

Nere maitea, Aranbeltz
Hortzak xuri, begi beltz
.

Baina, baita gisako beste askotan ere: beltzuntze, zunbeltz, beltzunibar, beltzunegi, urbeltz, hegibeltza, pago beltzeko zokoa, basobeltza, erreka beltza, putzubeltza, sagastibeltza, aiñarbeltza, beltxo, beltxokoborda, etxabeltz, arbel, arbelaitz, arbelbide, arbeletxe, aitzbeltz, arbeleta, arbeloa, arbeltzeko erreka, zubeltzu, zubeldia, beltzuriko lepoa...

Edota Koldo Mitxelenak aipatzen dituen beste hauetan: Balza, Balzola, Balzategi, Icazbalzeta, eta abar.

Nola animalietan hala izaki gizakietan, izenorde modura ere, erruz erabilia izandu da kolore beltza.

Honatx adibiderik erabilienetako batzuk: kaskabeltza, kopetabeltza, muinobeltza, bekainbeltza, begibeltza, muturbeltza, ezpainbeltza, lepabeltza, hankabeltza, izterbeltza, ipurbeltza, besabeltza, bizarbeltza, belarribeltza, bizkarbeltza, tripabeltza, iztapebeltza, buztanbeltza, pototobeltza, bularbeltza, errobeltza, titibeltza, errapebeltza, ...

Bistan da noski, zerrenda honetan, aldez aurretik ikusi ditugun sinbologia desberdin guztiak hartzen dituela beltzak.

Esate baterako, ez baitu zentzu bera kopetabeltza edo iztapebeltza esatean darabilgun beltzak.

Beltzaren aztarna nabarmen ageri deneko hitz horiez gainera, nik uste badirela beste mordoska, kolore honen kutsua baluketenak.

Esate baterako, Erronkariko Uztarrotzen jasotako Beltxanburu.

Izen hau daraman basalandareak, hain zuzen ere, (...).